Giltzarri abesbatza hainbat tokitan kontzertuak ematen ari da. Azkena, Lesakan hilaren 14an egindako Bortzirietako V. Abesbatzen Topaketan eman zuten, Sutargi (Lezo, Gipuzkoa) eta Bihotzez (Getaria, Lapurdi) abesbatzekin batera. Ibilbide honi akabaila emateko, maiatzaren 25etik 29ra Bretainiara joanen dira Giltzarriko zenbait abeslari, Urruñako Kantauri abesbatzarekin batera. Bi kontzertu emanen dituzte eta, aitzakia horrekin, bidenabar, lurralde hori ezagutuko dute.