Giltzarri abesbatzako abeslari batzuk Bretainian kantatuko dute egunotan

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 24a, 16:00

Giltzarri abesbatzako kideek Bretainia aldean kantatuko dute egunotan.

Maiatzaren 25etik 29ra Urruñako Kantauri abesbatzarekin eginen duten ateraldian bi kontzertu emanen dituzte

Giltzarri abesbatza hainbat tokitan kontzertuak ematen ari da. Azkena, Lesakan hilaren 14an egindako Bortzirietako V. Abesbatzen Topaketan eman zuten, Sutargi (Lezo, Gipuzkoa) eta Bihotzez (Getaria, Lapurdi) abesbatzekin batera. Ibilbide honi akabaila emateko, maiatzaren 25etik 29ra Bretainiara joanen dira Giltzarriko zenbait abeslari, Urruñako Kantauri abesbatzarekin batera. Bi kontzertu emanen dituzte eta, aitzakia horrekin, bidenabar, lurralde hori ezagutuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun