Berako Udalak uda sasoirako, 2022ko ekainaren 13tik irailaren 12ra arte, bi turismo teknikari kontratatzeko deialdia paratu du martxan. Hautagaiak enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egon behar dira Nafar Lansareko enplegu bulego batean eta dagokion zundaketan sartuak. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko abisua jaso dutenek eskaera aurkeztu beharko dute Herriko Etxean, maiatzaren 31ko 13:30ak arte.
Lanaldi osoko C mailako kontratua izanen da. Interesatuek Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide heziketakoa edo baliokidea beharko dute, eta euskarazko C1 maila izatea derrigorrezkoa izanen da. Maila hori akreditatua ez dutenen kasuan, azterketa bat egin beharko dute hautagaiek maila hori betetzen dutela ziurtatzeko. Proba hori baztertzailea izanen da.
Aurkeztutakoek frantseseko ahozko proba egin beharko dute, hizkuntza horretan B2 maila duela kreditatzeko. Horrez gain, Bera eta eskualdeko turismo-baliabideen ezagutzari buruzko ahozko proba egin beharko dute, eta gizarte eta komunikazio trebetasunak kontuan hartuko dituzte. Proba horiek ez dira baztertzaileak izanen.
Kontratazioaren oinarriak hemen ikus daitezke.