Euskara-irakasle aritzeko lan-eskaintza egin du Bortzirietako IKA euskaltegiak

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 24a, 19:00
IKA euskaltegiko ikasle eta irakasleak Beran egindako irteeran.

Ordezkapen bat betetzeko behar da langile bat, 2022-2023 ikasturteko osorako 

Izangaiek curriculuma bidali beharko dute ekainaren 23a baino lehen bortziriak@ikaeuskaltegiak.eus helbidera edo euskaltegiko egoitzara bertaratu beharko dira (Matxinbeltzenea, Arretxea, 22  31770 Lesaka).

Honako hau eskatzen da: EGA titulua (edo baliokidea), komunikatzeko eta taldeak dinamizatzeko gaitasuna, B1 gidabaimena eta autoa. Euskara-irakasle lanean eskarmentua, glotodidaktika ezagutzak  eta unibertsitate mailako ikasketak ere baloratuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun