Bi urte eta gero, Buruztanka Gaztetxeak antolatutako Lesakako Gazte Eguna hilaren azken larunbatean, maiatzaren 28an ospatuko dute.
Larunbatean 09:00etan txupinazoa bota eta gosaria izanen dute Buruztanka Gaztetxean, eguna indarrez hasteko. 11:00etan ginkana izanen dute Plaza Zaharrean. 13:30ean paella txapelketa eginen dute eta 15:00etan bazkaria plazan. Bazkalondotik jokoak izanen dituzte. 19:30ean Sakatu elektrotxaranga ibiliko da herriko karrikak girotzen eta gazte eguneko egitaraua borobiltzen. Bazkarirako txartelak hartzeko azken eguna maiatzaren 25a, asteazkena, izanen da. Arranon eskuda daitezke 20 eurotan.