Udalekuen eskaintza 2010-2018 urteen bitartean jaiotako haurrei eginen zaie; haurrek eskolatuak egon behar dute. Behar bereziak dituzten haurren kasuan, adin muga 15 urtekoa izanen da (2007-2018 bitartean jaiotakoak).
Arantzan, Beran, Etxalarren eta Igantzin udalekuak uztailaren 4tik 29ra biak barne izanen dituzte. 10:00-13:00 bitartean, eta asteka izena emateko aukera izanen dute. Lesakan, aldiz, uztailaren 11n hasi eta abuztuaren 26an bukatuko dira, zazpi aste denera. Kasu honetan ordutegia 09:00-13:00ak artekoa izanen da, eta asteka apuntatzeko aukera ere izanen da.
Herri guztietan herriko eskolan elkartuko dira, Beran izan ezik. Bertan Ricardo Baroja eskolaz gain, Labiaga Ikastolan ere ibiliko baitira haurrak.
Prezioari dagokionez, Arantzan, Beran, Etxalarren eta Igantzin astean 15 orduko jarduna izanen dute, eta ondoko prezioak izanen dira:
Aste bat | 2 aste | 3 aste | 4 aste | |
Ume bat | 22,50 euro | 45 euro | 67,50 euro | 90 euro |
2 senide (-%15) | 38,25 euro | 76,50 euro | 114,75 euro | 153 euro |
3 senide edo gehiago (-%30) | 47,25 euro | 94,50 euro | 141,75 euro |
189 euro |
Lesakan, aldiz, astean 20 orduz elkartuko dira, eta hauek dira prezioak:
Aste bat | 2 aste | 3 aste | 4 aste | 5 aste | 6 aste | 7 aste | |
Ume bat | 30 euro | 60 euro | 90 euro | 120 euro | 150 euro | 180 euro | 210 euro |
2 senide (-%15) | 51 euro | 102 euro | 153 euro | 204 euro | 225 euro | 306 euro | 357 euro |
3 senide edo + (-%30) | 63 euro | 126 euro | 189 euro | 252 euro | 315 euro | 378 euro | 441 euro |
Behar bereziak dituzten familientzako prezioak:
Behar sozioekonomiko larriak dituzten familientzat, udalekuetan izen emateko baldintzak betetzen badituzte, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak onartutako irizpideak erabiliko dira, eta bertako teknikariei eskatuko zaie balorazioa egiteko. Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak ezarritako irizpideen arabera onura horiek jasotzeko baldintzak Askotariko Eraginetarako Errenta Adierazle Publikoaren (IPREM) araberakoak izanen dira. Baldintzak betetzen dituztenek ezarritako prezioaren %50 ordaindu beharko dute.
Udalekuei buruzko informazio gehigarria hemen aurkitu daiteke.