Lesakako Alondegiaren erabilerak zehazteko prozesuaren bigarren deialdia maiatzaren 21ean izanen dute

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 19a, 07:00
Apirilaren 2ko saio arrakastatsuari segida emanen diote larunbatean Lesakako liburutegian.

Larunbatean 10:00etan hasita liburutegian

Apirilaren 2ko lan saio arrakastatsuari segida emateko, maiatzaren 21ean, larunbatean 10:00etan hasita Alondegiaren erabilerak zehazteko partaidetza prozesuaren bigarren saio irekirako deialdia egin du Lesakako udalak liburutegian.

Prozesuaren informazioa eskura izateko bideo labur bat egin du udalak eta gainera, www.lesaka.eus webgunean, Lesaka biziberritzen atalean, bileretako aktak eta orain arte erabilitako dokumentuak ikus daitezke. Herritarrak parte hartzera animatu dituzte.

Dirulaguntza

Gogoratu behar da Lesakako udalak 12.437,82 euroko dirulaguntza hartuko duela Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiaren bidez, Alondegiko parte-hartze prozesu honetarako. 16.438,66 euroko inbertsioa egin duela kontuan hartuz, lautik hiru dirulaguntza honen bitartez estaltzea lortuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun