'Ongi etorri Berara' saioa eginen dute asteartean 2020tik aitzinera Beran bizi diren herritarrentzat

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 17a, 19:00
Beran 2020tik aitzinera bizi diren herritarrei zuzenduta dago solasaldia.

Berako Udalak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatu dute saioa, eta Herriko Etxean izanen da maiatzaren 24a, asteartea, 18:30ean. 

Ondorengo helburuak ditu saioak: euskararen inguruko informazioa eta baliabideak ematea, elkar ezagutzea eta esperientziak partekatzea eta hizkuntza eta kultur aniztasuna balioan jartzea. Bukatzeko, parte hartzaile guztiek berendua eginen dute.  

Saioak ordu eta erdiko iraupena izanen du, eta aitzinetik izena eman behar da maiatzaren 20a baino lehen 948 630 005 zenbakira deituta,  edo bera@bera.eus helbidera mezu bat idatzita. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun