Larunbatean jokatuko dute Arantzan Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 18a, 09:00
Iazko finalean kantatu zuten bertsolariak.

Arantzako Aterpeko areto handian jokatuko dute saioa, 17:00etan. Sarrera doakoa izanen da, baina nafarroa@bertsozale.eus helbidera idatzi beharko da eskuratzeko. 

Antton Ciriza Saragueta, Beñat Astiz Isasi, Eki Mateorena Zozaia (Leitza), Larraitz Goikoetxea Zuriarrain, Manex Leone Baraibar, Olatz Bados Ganuza eta Xabier Elizalde Soto bertsolariak ariko dira kantuan. Lehenengo fasean zazpi bertsolariak ariko dira kantuan, eta lehen bi sailkatuek buruz burukoa jokatu beharko dute ondoren: 

1. fasea
  • Lau oinak emanda bertso bana osatu (zortziko txikia).
  • Bukaera emanda bertso bana osatu (zortziko handia).
  • Hitza gaitzat hartua bertso bana osatu (libre).
  • Gai orokorra emanda, gehienez 5 puntuko bertso bana osatu.
2. Fasea: Sailkatutako bi bertsolari
  • Zortziko handian, ofizioka, bina bertso.
  •  Kartzelako lana
    • Puntu bati erantzunez bertso bat.
    • Gaia emanda bertso bat. 

 Larunbateko txapelduna, eta txapeldun ordea Abadiñon jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko txapelketako finalera sailkatuko dira.

Eskolarteko finala ez da Arantzan bertsolaritzarekin lotutako ekintza bakarra izanen. Nafarroako bertso eskolen asteburua ospatuko dute asteburuan , eta bertan elkartuko dira Nafarroako bertso eskoletako haurrak elkar ezagutu eta saretzeko.  

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun