Nafarroako trial txapelketa burutu zen maiatzaren 15ean, igandean Lizarran, Lizar Trial Bici taldeak antolatuta. Infantil mailan, Lesakako trial taldeko Xabier Valverde Leiza suertatu zen txapeldun eta Goiuri Urra taldekidea laugarren izan zen. Hasiberrien kategoria mistoan, Lizarrako proban hirugarren izan zen Uxuri Portu lesakarra, baina bigarren eta txapeldunorde nafarren artean.