Formakuntza saioa Amelia Barquin Lopez filologoak eman du, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasleak. Euskararen Erabilera Ez Sexista monografikoaren autorea da, bertze hainbat lanen artean.
Saioaren helburua langileek haien egunerokotasunean euskara modu inklusiboan erabiltzea zen. Ameliak hizkuntzak berez sexistak edo ez sexistak ez direla azaldu zuen, baizik eta haien erabilera egiten dela modu sexistan.
Formakuntza saioa Berako Beralandeta eraikinean egin zen eta aurrerago burutzen joanen diren bertze formakuntza saioetatik lehenbizikoa izan zen. Berdintasun Zerbitzuak bete beharreko funtzioen artean langileei genero berdintasunaren inguruko formakuntza eskaintzea dago.