Uztailaren 4tik 29ra bitartean elkartuko dira lau astez 09:30etatik 13:00ak arte Toki-Ona Kiroldegian. Izen ematea astelehenean irekiko dute, eta ekainaren 10a bitartean egin daiteke Manttaleren webgunean.
Prezioari dagokionez, seme-alaba bakarraren kasuan 100 euroko prezioa izanen du, bi anaia-arreben kasuan 180 euro ordaindu beharko dira, eta hiru apuntatuz gero 250 euro.
Informazio gehiago nahi duenak, esteka honetan eskuratu dezake.