Bertako ekoizleen merkatua eginen dute larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 12a, 18:00
Bertzeak bertze sagardoa eta sagar zukua erosteko aukera izanen da.

Hilabetero bezala, hilabeteko bigarren larunbatean azoka eginen dute Beralandetan 10:30etik 13:30era. Eguraldi ona eginez gero kanpoan izanen da, txarra egiten badu, berriz, barnean. Bertako ekoizleekin egoteko eta produktuak ezagutzeko aukera izanen dute bertaratzen direnek, eta bertzeak bertze, sagardoa, sagar zukua, gasna, eztia, ukenduak eta arroltzeak izanen dira salgai.

Merkatuak ekoizleekin zuzeneko harremana izateko aukera ematen du, beraien produktuei buruz, lan egiteko moduari buruz... bertatik bertara hitz egin ahal izateko.

Berako Udalak eta merkatuan parte hartzen duen ekoizle taldeak herritarrak animatu nahi ditu larunbat goizean merkatura hurbiltzera, baita zonaldeko ekoizleak bertan parte hartzera ere. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun