Giltzarri abesbatzak antolatutako abesbatzen topaketa eginen dute maiatzaren 14an, larunbatean 20:00etan Harriondoan. Sutargi (Lezo, Gipuzkoa) eta Bihotzez (Getaria, Lapurdi) abesbatzak etorriko dira, Giltzarri abesbatzarekin batera kantatzera.
Sutargi abesbatza
Sutargi abesbatza 1995eko abenduan sortu zen, lezoar batzuek koru-musika abesteko zuten nahiaren ondorioz. Helburua kantuan gozatzea eta herrian egiten diren ekintzetan parte hartzea da. Halaber, Lezotik kanpo, Musikasten (Errenteria), Leonen, Galdakaon, Akizen (Frantzia), Kursaal auditorioan… Xanti Espina da zuzendaria.
Bihotzez abesbatza
1994. urtean Getariako (Lapurdi) dozena bat gizon elkarretaratu zen Eguberriko beilaren animatzeko. Ondotik, 1995eko urtarrilean, Getariako San Nikolas abesbatza sortu zuten, Xavier Heuty txistulariaren gidaritzapean. 2000.eko irailean taldeak izena aldatu eta Getariako Bihotzez abesbatza bilakatzen da. Urte horretan, Véronique Soulé, biarriztar gazteak taldearen zuzendaritza hartu zuen. 2013ko martxoan Véronique hil zen, 38 urte zituelarik, taldea arrunt galdurik utziz.
Haren segida Laetitia Casabiancak hartu zuen, Baionako kontserbatorioko kantu erakaslea eta Véroniqueren adiskide mina taldea laguntzen du gidari berri bat atzeman arte. Gidari horrek bere burua aurkeztu zuen 2014ko abenduan: Isabelle Ainciart
Harekin abesbatzak bere bidea segitu du bere berezitasuna egiten duena atxikiz: lana, kantatzeko plazerra eta kantarien arteko adiskidetasuna. Gaur egun 25 bat kantari dira taldem eta kontzertuak eman dituzte Euskal Herrian, Landetan, baita urrunago ibiliz ere: Parise, Bordele, Alsazia, Korsika, Normandia, Bretainia, Txekia (Praga) eta Italia (Pisa).