Prozesu honetan 16.438,66 euroko inbertsioa egin du Lesakako udalak, beraz, lautik hiru dirulaguntza honen bitartez estaltzea lortuko du.
Alondegiaren erabilerak zehazteko prozesuaren bigarren deialdia maiatzaren 21ean
Apirilaren 2ko lan saio arrakastatsuari segida emateko, maiatzaren 21ean, 10:00etan hasita Alondegiaren erabilerak zehazteko partaidetza prozesuaren bigarren saio irekirako deialdia egin du udalak liburutegian. Prozesuaren informazioa eskura izateko bideo labur bat egin du udalak eta gainera, www.lesaka.eus webgunean, Lesaka biziberritzen atalean, bileretako aktak eta orain arte erabilitako dokumentuak ikus daitezke. Herritarrak parte hartzera animatu dituzte.