Bi urteko derrigortutako geldialdiaren ondotik, Salvador Yanci zenaren omenez zazpigarren aldiz bizikleta ibilaldia antolatu du Lesakako Beti Gazte elkarteak maiatzaren 15erako. Izena emateko aukera ireki dago maiatzaren 12ra arte kirolprobak.com webgunean. Txirrindulariak maiatzaren 15ean, igandean 08:30ean abiatuko dira Lesakako Plaza Zaharretik eta 130 kilometroko ibilbidea izanen dute. Zigako gaina, Belate eta Orokieta izanen dira txirrindulariek gainditu beharko dituzten koskarik altuenak.
Dortsalak egun berean hartuko dira 07:00etatik 08:00etara.
Gainera, laguntzaile bezala ere parte har daiteke (bidegiritzetan, anoa guneetan…). Horretarako prest dagoenak 626 11 81 23 whatsapp zenbakira idatz dezake.