Euskararen ezagutzari dagokionez, hautagaiek gutienez B2 maila egiaztatu beharko dute idatzizko gaitasunetan eta C1 maila ahozkoetan. Horretarako, parte hartzeko eskabidearekin batera, eskatutako ezagutza dutela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute.
Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak
- Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko bertze estatu batekoa.
- Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.
- Titulu hauetakoren bat izatea edo eskuratzeko moduan egotea (hori lortzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiriaren bidez):
- ZIURTAGIRI PROFESIONALAK: ur-instalazioetako sorospena; ur-eremu naturaletako sorospena; igeriketa-jarduerak.
- KIROL-IRAKASKUNTZAK: salbamenduko eta sorospeneko kirol-teknikaria; salbamenduko eta sorospeneko goi-mailako kirol-teknikaria.
- PRESTAKUNTZA PROFESIONALA: ingurune naturaleko eta aisialdiko gidari- teknikaria; gorputz- eta kirol-jardueren animazioko goi-mailako teknikaria; egokitzapen fisikoko goi-mailako teknikaria; gizarte- eta kirol-irakaskuntzako eta -animazioko goi- mailako teknikaria.
- BERTZE BATZUK: maiatzaren 19ko 123/2003 Foru Dekretuan eskatzen zen prestakuntza, 2018ko abenduaren 16a baino lehen lortu bada.
Lehen adierazitako titulazioen baliokideak diren ikasketak alegatzen dituzten izangaiek baliokidetasun hori aitortzen duen legezko edo arauzko xedapena aipatu beharko dute, edo, bestela, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dute.