Udaberriko agenda feminista lantzen ari da Lesakako Xulufrinak

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 10a, 19:00
Xulufrinak taldearen aurkezpena. Orain udaberriko agenda zabala prestatu du Lesakako Sare Feministak.

Igande honetan mendi buelta eginen dute xulufrinen bila eta gero emakume* bazkaria Arranon

Udaberria loratzen hasi da eta, horrekin batera, baita xulufrinak ere. Hori dela eta, Lesakako Xulufrinak Sare feminista Lesakako agenda feminista osatu du hiru hilabete hauetarako: apirilean, Kongoko Errepublika Demokratikoko emakumeen egoerari buruzko solasaldia izan zuten Maddi Ane Txoperenarekin eta igande honetan, maialtzak 15, mendi buelta eginen dute xulufrinen bila.

Igandean 09:00etan izanen dute hitzordua plazan eta 3-4 orduko mendi buelta izanen da, xulufrinen inguruko azalpenekin. eta gero, 14:00etan, emakume* bazkaria izanen dute Arranon. 15 euro ordaindu beharko da (prekarioek 10 euro). Arranon bertan edo Xulufrinen sareko whatsappean eman daiteke izena. Taldeko painulu morea eramateko deia ere egin dute.

Maiatzaren 17an, asteartean LGTBIQ fobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatuko dyute.

 

Ekainean liburu aurkezpena eta erakusketa

Ekainaren 5ean, M: ama*, eme*, ume* liburua aurkeztuko dute Erika Lagoma Pombar eta Estitxu Fernandez Maritxalar lesakarrek.

Ekainaren 16tik uztailaren 3ra, azkenik, Lumineszenteak, emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak, eta erresilentzia historia zenbait erakusketa ikusgai paratuko dute Harriondoa kultur etxeko konbentuan. Irantzu Pastor herriko argazkilariaren eta Igone Mariezkurrena kazetariaren proiektua da Lumineszenteak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun