Ageri denez, ezbeharra eguerdiko ordu batak aldera gertatu zen. Biktima American Stafford arrazako zakurraren jabea da, 19 urteko emakumezkoa.
Foruzaingoak gaur jakitera eman duenez, Elizondoko patruila bat Endarlatsara joateko deitua izan zen atzo zakur batek 19 urteko emakume bati gogor eraso egin ziolako. Biktimak zauri larriak zituen hanka batean eta berehala Bidasoko ospitalera eraman zuten. Gertaera Gipuzkoako eremuan gertatu zenez, ikerketaren ardura Ertzaintzak hartu zuen beregain.
Ageri denez, ezbeharra eguerdiko ordu batak aldera gertatu zen. Biktima American Stafford arrazako zakurraren jabea da, 19 urteko emakumezkoa.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.