Larunbatean jokatu zen Senpereko Larraldean Hernandoren bertsolari gazteen sariketako finala. Sei bertsolari aritu ziren kantuan, eta Ekhiñe Zapiain beratarrak eskuratu zuen txapela. Haren atzetik sailkatu ziren hurrenez urren Irati Alcantarilla, Haira Aizpurua (Sara), Unai Anda, Julene Iturbe eta Josu Txoperena (Hendaia-Lesaka) bertsolariak.