Usategiak eta «herria orokorrean» bisitatzen dituzte; «eliza eta bere lorategiko hilerria, etxeak… Infernuko Errotako bidea ere aunitz gustatzen zaie». Herriko eta eskualdeko informazioa eskaintzen dute turismo bulegoan, «eskaeraren arabera», eta bisita gidatuak egiten dituzte Aste Santuan eta udan.
2021ean 1.000 lagun inguruk bisitatu zuten herria, «datuak nahiko positiboak dira, pandemia aitzinetik hobeak ziren baina hala ere ongi mantentzen gara». Aste Santuan «hurbileko» jendea izaten dute, baina udan «gehiengoak estatukoak izaten dira, %95 inguru, eta gainontzekoak Frantziakoak».