Tuterara bidaia antolatu du Lesakako erretiratuen elkarteak maiatzaren 19an

Tuterara bisita gidatua eginen dute Lesakako jubilatuek maiatzaren 19an.

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak maiatzaren 19an Tuterara bidaia antolatu du. Autobusa ortzegun horretan 08:00etan aterako da Lesakatik. Tuteran bisita gidatua izanen dute eta bazkaria Cadreitako Marisol jatetxean. Itzulera 17:30ean izanen da. Txartelaren prezioa 40 eurokoa da eta maiatzaren 15era bitarte eskura daitezke jubilatuen ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun