Mendia gustuko dutenek zita garrantzitsua izanen dute heldu den maiatzaren 22an, Ekaitza Elkarteak hamargarren aldiz antolatu baitu Arantzako Mendi Itzulia. 07:00-07:30ak artean plazatik abiatu, eta 27,9 kilometro eta 1.600 metroko malda duen ibilbidea osatu beharko dute mendizaleek Itsaszelaita (515 m), Izu (829 m), Ibintza (1.032 m), Ekaintza (1.042 m), Illurdi (1.075 m) eta Mairubaratza (750 m) puntuetatik pasatuz.
Izen ematea dagoeneko egin daiteke esteka honen bidez, edo bertzela egunean bertan 06:30ean hasita.
Informazio gehiago nahi duenak ekaitzaelkartea@gmail.com helbidera idatzi dezake.