Idatzi honen bidez, Nafarroako eta bereziki Berako Mukixu Haur Eskolaren errealitatea eta Gobernuaren jarrera salatu nahi dugu. Nafarroako Haur Eskolen parte garen guztiok, gurasoak, umeak eta langileak jasaten ditugu egoera honen ondorio negatiboak. Horregatik:
Elkartasuna eta babesa adierazi nahi diegu Haur Eskoletako langileei, euren greba eskubidea onartuz eta aldarrikatuz.
Langileen baldintzak hobetuz, gure seme-alaben ongizatea bermatua dagoela aski garbi dugu.
Kalitatezko hezkuntza (Gimeno jaunari hainbertze gustatzen zaion kontzeptua) nahi badugu, langileen ongizateak politikaren helburu nagusietako bat izan beharko luke.
Anitzetan langileen esfortzu pertsonalak, orain arte gertatu den bezala, hezkuntza politikaren hutsuneak betetzen dituela badakigu eta egoera aldatzeko momentua ailegatu dela uste dugu.
Ratioen jaitsiera gure seme-alaben heziketa duin baterako oinarrizko aldarrikapena da.
Tamalez, grebara jo behar izan dute oinarrizko eskakizunak adituak izateko.
Arerioak baino Nafarroako Gobernuak ulertu behar du langileak eta pertsonak direla eta beraien eskakizunak oinarrizkoak eta bidezkoak direla.
Soberan dakigu, elkarrizketa beharrezkoa dela irtenbidea lortzeko.
Umeek ere blokeo egoera hau pairatzen dute.
Nafarroako Gobernuari, guraso bezala, aldarrikapenak serio hartzea eta irtenbide duin bat ematea eskatzen diogu.
Animo Mukixuko Langileei!!
Mukixu haur eskolako guraso talde baten izenean
Nahia Senper Mazizior eta Aitziber Iturria Garmendia