Martiko saritua izan da bertako kirola sustatzeko egiten dituen babesle kanpainengatik, bertzeak bertze, erremonte, mendi lasterketa edo txirrindularitza probetan.
Kirol Babesletzaren sariak banatu zituen Nafarroako Gobernuak maiatzaren 4an Iruñeko Nafarroa Arena pabilioian. Sarituak izan dira Magna, Lizarte, CaixaBank, Osés Construcción, Conservas Martiko eta Ultracongelados Virto enpresak kirolarekin duten loturagatik eta emandako laguntzagatik. Ekitaldiaren buru izan zen Rebeca Esnaola Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol kontseilaria.
Martiko saritua izan da bertako kirola sustatzeko egiten dituen babesle kanpainengatik, bertzeak bertze, erremonte, mendi lasterketa edo txirrindularitza probetan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.