ELAk nagusitasunez irabazi ditu Saverako hauteskunde sindikalak

Ttipi-Ttapa 2022ko maiatzaren 4a

Atzo hauteskunde sindikalak egin zituzten Berako Savera lantegian, eta ELA izan zen nagusi. Zazpi ordezkari lortu zituen eta lantegian ordezkaritza duen bertze sindikatuak, CCOOk, bi. Aitzineko hauteskundeak ere ELAk irabazi zituen, baina aldea ez zen hain nabarmena izan. Aldi hartan, ELAk hiru ordezkari lortu zituen eta CCOOk bi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun