Hain zuzen ere, Egidazuk irabazi zuen Etxepare Sariketa 2021 urtean, Dorotea album ilustratuarekin. Tailer hau 6-10 urte bitarteko haurrei zuzendua da, eta gehienez ere 20 haurrek parte hartu ahalko dute.
Erakusketa Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatu du, Lesakako Udalaren eta Lesakako Liburutegi Publikoaren laguntzarekin.
Azken urteotan Nafarroako hainbat toki entitatetako euskara zerbitzuek, tartean Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Etxepare sariketa antolatu izan dute, haurrentzako album ilustratuen sormena bultzatzeko helburuarekin. Duela bi urte saritutako albumekin erakusketa bat antolatu zuten euskara zerbitzuek, eta Lesakan egonen da ikusgai, apirilaren 25etik maiatzaren 6ra.