Lesakako Beti Gazte elkarteak haur eta helduentzako pintura tailerra antolatu du. Zortzi urtetik goitikoentzako izanen da. Iciar Mikelperizena margolariak eskainiko du tailerra maiatzaren 22an eta 29an, igandetan 11:00etatik 13:00etara, elkartearen egoitzan. Izena ematerakoan 30 euro ordaindu beharko dute bazkideek eta 40 euro Beti Gazteko bazkide ez direnek. Plaza mugatuak izanen dira. Izena emateko 617 212 449 telefonora deitu behar da (Amaia).