Luis Irazoki eta Agustin Leonis omendu dituzte Berako azienda feria egunean

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 2a, 10:00

Bosgarren aldiz azienda feria eguna izan dute apirilaren 30ean Beran, herriko abeltzainek Berako udalarekin antolatua. Herriko baserrietatik ekarritako behi, zaldi, behor, pottoka, ahuntz eta ardiekin batera, inguruko eskulangileen produktuak, janariak eta edariak eta nekazaritza tresnak ere izan dira ikusgai Toki Ona kiroldegiko atarian. Gainera, feriako antolatzaileek omenaldia eskaini nahi izan diote Alkaiagako Luis Irazokiri eta Agustin Leonis, abeltzaintzan egin duten lanagatik. Irazoki, ferian parte hartzen duen abeltzainik zaharrena da, 94 urterekin, eta Leonisek 82 urte bete ditu feria egunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun