'Geuretik sortuak' egitasmoko 16 idazleen lanak biltzen dituen Hamazazpigarrenean aidanez bi aleko bilduma argitaratu du Udalbiltzak. Egitasmoak parte hartu duen herrietan liburuaren aurkezpena egiten ari dira, eta aste honetan Beraren txanda izanen da.
Maiatzaren 5ean 19:00etan Beralandetan eginen da aurkezpena, baita Behelainoak olerki bildumaren errezitaldia, Iban Garroren hitzekin, Olatz Rojoren musikarekin eta Dom Campistronen marrazkiekin.