Argitsu elkarteko eskulangileen azoka maiatzaren 1ean eginen dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 29a, 20:00
Argitsu elkartekoek azoka eginen dute igande goizean Lesakan.

Baztan-Bidasoko artisauek osatutako Argitsu elkarteak maiatzaren 1ean azoka antolatu du Lesakan. Lesakako plaza inguruan zenbait postu paratuko dituzte eta 10:00etatik 14:00etara bitxiak, gozoak, xaboi eta ukenduak, enkuadernazioak, egur landuak, makramea, zilarra edo barazkiak ikusteko eta erosteko aukera izanen da, bertzeak bertze. 

Lesakako azokaren ondotik, hilaren 22an Elgorriagako bainuetxean eginen dute azoka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun