Lesakako San Fermin elkarteak ibilaldi arautua antolatu du maiatzaren 1erako

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 29a, 19:00

San Fermin elkarteko kideak egoitzaren atarian, 2015eko ibilbide arautuaren irteeran.

Maiatzaren 8an, berriz, ama eta amatxien eguneko bazkaria eginen dute

Lesakako San Fermin elkarteak ibilaldi arautua antolatu du maiatzaren 1ean. Igandean 09:30ean hasita eman daiteke izena eta 10:00etan abiatuko da lehenbiziko bikotea.

Ohiko ibilbidea osatuko dute parte-hartzaileek: jubilatuen egoitzatik abiatu eta Landazelaia, saihesbidea, osasun zentroa, parkea, Sumusa, Kastillobaita, Irubide (errepidez), Martxanpaita, Txakaingo zubia, Txakaingo iturria, Matxitenea, Lizardibaitako zubia, Eroski eta Plaza Zaharran barna, egoitzara bueltatuko dira. Ondotik, hamaiketakoa dastatzeko aukera izanen dute parte hartuko duten bazkideek.

Ama eta amatxien eguna maiatzaren 8an

Ama eta amatxien eguneko bazkaria, berriz, maiatzaren 8an, 14:00etan eginen dute San Fermin jubilatu elkartekoek. Txartelak elkarteko ostatuan har daitezke maiatzaren 1ª arte, 22 euro ordainduta. Menuan, kroketak, entsalada epela, legatza saltsan eta tarta izanen dute, ura, ardoa, kaba, kafea eta likoreekin bustia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun