Euskal Selekzioak Oihan Telletxea Sein Igantziko futbolari gaztetxoa deitu du 14 urtez beheitiko Espainiako futbol txapelketan parte hartzera. Txapelketa apirilaren 30etik maiatzaren 1era jokatuko da eta lehenbiziko fasea Murtzia, Kantabria eta Kanariar Uharteen kontra jokatuko du euskal selekzioak Santanderren (Kantabria).
Lesakako Beti Gazte futbol taldean ari zela, joan den urteko maiatzean Promises ligan egin zuen debuta Oihan Telletxea igantziarrak Donostiako Real Sociedad taldearekin eta talde honetako infantil mailan ari da 2021-2022 denboraldian. Ongi ari gainera, ageri denez. Zorionak!