Nafarroako launakako sokatira txapelketa abiatu zen joan den larunbatean Lekunberrin. Orduan, gizasemeak eta emakumeak bakoitza bere aldetik lehiatu zirten, pisu astuneneko lehen jardunaldian. Apirilaren 30ean, larunbatean 17:00etan, berriz, txapelketa mistoa jokatuko dute jardunaldi bakarrean Lesakako udal pilotalekuan.
Beraz, launakako txapelketako lehen txapelak larunbatean banatuko dituzte Lesakan. Txapelketa mistoko lehian Amaiurrek hiru laukote paratuko ditu goma gainean, Beti Gaztek eta Berriozarrek bina eta bana Antsoainek eta Araxesek. 280 kiloko kategorian lehiatuko dira.