Larunbatean 17:30ean jokatuko du Lesakako Beti Gazteko futbol taldea nagusiak hirugarren mailako azken partida Basaurin (Bizkaia) Athletic Cluben harrobikoa den Basconiaren kontra. Beti Gazte elkarteak bazkideetako batzuk jokalariekin batera autobusean partida ikustera joateko aukera emanen du, denboraldi honetan azken aldiz. Zozketa bidez aukeratuko dituzte adinez nagusi diren bazkideak. Gaur 20:00ak arte eman daiteke izena zozketan parte hartzeko.
Parte-hartzeko ‘BASCONIA – IZEN ABIZENAK’ mezua bidali behar dute Beti Gazte elkartearen WhatsApp zenbakira (696 80 98 86). Izen-emateak ortzeguneko 20:00 arte onartuko dituzte. Zozketa egin ondotik emanen dituzte xehetasun gehiago.