10:00etan hasi eta 14:00ak bitartean, 25 abeltzainen aziendak ikusteko aukera egonen da azokan, eta aziendak ikusteaz gainera, ardiaren ilea nola mozten den eta ferratzaileek lana nola egiten duten ikusteko aukera izanen da. Horrez gain, bertako ekoizleek beren produktuak salduko dituzte: gasna, eztia, sagardoa, barazkiak...
Azokaren ondotik, parte hartzaileek bazkaria eginen dute Ricardo Baroja eskolako jangelan.