2022ko Sanferminetarako proposamenak aurkez daitezke Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 28a, 08:00

Sanferminetako prestaketan hasiak dira dagoeneko Lesakan.

Apirilaren 4an Lesakan egin zen Besta Batzordean aurtengo San Fermin bestetarako proposamenak aurkezteko epea zabaltzea adostu zen. Proposamenak hiru gaia hauen inguruan izan daitezke; Altxaferoa nork bota; Musika-kontzertuak-kale animazioa eta haurrentzako ikuskizunak.

Proposamenak kultura@lesaka.eus helbidera bidal daitezke, ortziralera bitarte, baita Harriondoa Kultur Etxean (09:00etatik 14:00etara) edo  690 230 031 telefonora deituz ordutegi berean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun