'Laurritmic': Mikel Artieda musikari beratarraren lan berria

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 27a, 20:00

Mikel Artieda & Zazpiketers Belarri disko etxearekin ekainean aterako duen disko berriaren bideoklipa duzue hemen.

Mikelen iritziz:

BIDAIk 1.000 km-ko bidea egin zuen, Lekeitiotik Jerezeraino, eta haren afinazioa batere ukitu gabe joan ziren ideiak berezko jarioan sortzen, nik hala espres utzita.

Jerezen bi urte eman ondotik bertako doinu bereziaz blaitzen, inolako asmorik izan gabe ere tokiko lurrari eta odolari hain lotua dagoen arte horretan murgiltzeko, haren erritmo-egituren eta kontradenboren oihartzuna nabari da ideien azpian.

Laurritmic da BIDAIrekin bat egitetik sortu zen lehenbiziko konposizioa; bera da 4/4ko erritmo-konpasa duen bakarra, pop eta folk ukituak dituen doinu xalo/erraz bat.

Norbaitek hau aditzean erran zidan bezala, alaitasuna eta poza dario, eta bikote baten egunez eguneko soinu-banda da. Hain xuxen ere, horrexegatik nahi izan zuen 'BI' izena jartzea, baina berez jariatzen uztearen ondorioz sortu zen musika bezala sortu zen izena bera ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun