Bidasoan desagertutako migratzaile baten bila ari da Ertzaintza

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 27a, 12:30
Ertzaintza Endarlatsa inguruan ari da bilaketa lanak egiten.

Ertzaintza Bidasoa arakatzen ari da Endarlatsa inguruan desagertutako migratzaile baten bila. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi duenez, apirilaren 18an Endarlatsako gune malkartsu batetik behera erori zen migratzaile bat, bertze bi etorkinekin batera muga pasatzen ari zenean.

Istripua apirilaren 18an gertatu bazen ere, berarekin batera zihoazen bertze bi lagunek atzo jakinarazi zioten gertatua migratzaileen artaz arduratzen den gobernuz kanpoko erakunde bati. 

Ertzaintza Endarlatsa ingurua miatzen ari da, eta Gurutze Gorria, aldiz, Faisai uharteen ingurua eta Bidasoko bokalea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun