Eugenia Arriola eta Itziar Telletxea lesakarren testu batean oinarritutako Viva la República antzezlana eskainiko du maiatzaren 1ean, igandean 19:00etan hasita Lesakako Harriondoa kultur etxean. Sarrera 6 euro ordaindu beharko da eta sarrerak salgai daude dagoeneko Lesakako udalaren webgunean.
Ramon Albisturren zuzendaritzapean, Eugenia Arriola eta Itziar Telletxea bera dira aktore, baita musikaz arduratu den Miren Irurtzun ere.
Sinopsia
Memoria historikoa ardatz eta Lesakan kokatua, errepublika garaiko pertsonaia batean oinarritutako obra da Viva la República.
Uxue eta Izar belaunaldi desberdinetako emakumeak dira. Aipatu garai haietan bizitutako gizarte zatiketa oinarri izanik, bien arteko harremanetik sortutako talkek eta jolas konplizeek bideratzen dute istorioa. Betiere Amaiurren doinuek lagunduta. Dualtasunetik mundu berri bat eraikitzeko asmoz.