Ez da nahiataezkoa solasaldira joan aitzinetik liburua leitua izatea. Hala ere, norbaitek aitzinetik leitzeko liburua maileguan hartu nahiko balu, jakin dezala Berako eta Lesakako liburutegietan badela aukera.
Euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea, herritarren euskarazko kultur kontsumoa indartzea, euskal liburugintza indartzea, liburutegi publikoen erabilera bultzatzea eta esperientzia literarioak konpartitzea da Literatura Geraldiak programaren helburua.
Baztango Udalak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak eta Sakanako Mankomunitateak antolatu dute programa.