Beran eraikitzen ari diren babes ofizialeko etxebizitzetan izena emateko deia egin du Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 25a, 18:00

Kaxernan eraikitzen ari dira pisuak, eta udarako bukatzea aurreikusten dute.

Nasuvinsa 35 urtetik beherako gazteentzako eta desgaitasunen bat dutenentzako alokairu sozialerako zortzi pisu egiten ari da Kaxernan. Bi eta hiru logelakoak izanen dira eta energetikoki efizienteak.

2022ko abenduaren 1ean esleituko dira etxebizitzak, Nasuvinsako alokairu poltsan izena emanda daudenen artean. Izen-ematea modu telematikoan, zein aurrez aurre Nasuvinsako bulegoetan egin daiteke.

Udalak baldintzak betetzen dituztenei izena emateko deia luzatu diete, Berako etxebizitzaren premia erreala zein den ikusteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun