Urki Txoperena, hain zuzen, denboraldi erdia bakarra aritu arren, izan da Beti Gazteko golegilerik nagusiena, zortzi golekin. Partida berdindua izan zen, eta Beti Gaztek aukera garbiak izan zituen. Halere, Barakaldo aitzineratu zen markagailuan hamar minutu falta zirela. Azken minutuetan estutu zuten etxekoek, gol bat ere sartu zuten, baina epaileak baliogabetu zuen. Azkenean, 0-1 galduta agurtu zuen Beti Gaztek hirugarren mailako denboraldia etxean. Jonan Berrozpe jubenilak ere debuta egin zuen hirugarren mailan. Azken partida jokatzeko falta zaio Bizkaian, Vasconiaren kontra.