Berako Udalak adierazi duenez, «Legia karrikako edukiontzien puntuan traste handi kopuru handia utzi du norbaitek. Gauaren iluntasunaz baliatu dira gainera. Berako udalak jokaera hauek salatzen ditu. Denok dakigu hau ezin dugula egin, garbigune bat badela Alkaiagan hondakin hauek kudeatzeko eta, hala behar izanez gero, telefonoz deitu eta etxeraino etortzen direla trasteak biltzera, eta zerbitzu horregatik ez dela ordaintzen. Baina, kasu honetan ikusten denez, batzuek ez dute gizalegez jokatu».
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.