‘Charlie eta txokolate fabrika’ filma proiektatuko dute apirilaren 24an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko apirilaren 22a

Jhonny Depp da 'Charlie eta txokolate fabrika' filmeko aktore nagusia.

Irain eskola publikoko eta Tantirumairu ikastolako guraso elkarteek, Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatuta, zinema euskaraz izanen dute apirilaren 24an, igandean 17:00etan Harriondoa Kultur Etxean. Zehazki, Charlie eta txokolate fabrika filma emanen dute, adin guztietarako egokia den filma. Sarrera 2 euro kobratuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun