Nafarroako banda sinfonikoak Nafarroa osoko musikaiak biltzen ditu urtero egiten dituen bi topaketetan eta horietako bat izanen da Lesakakoa.
Nafarroako Musika Banden Federazioko banda sinfonikoaren eskutik ‘Musikaband’ emanaldia entzungai izanen da apirilaren 24an, igandean 12:30ean Lesakako Harriondoa kultur etxean. Emanaldi honetarako sarrerak 8 eurotan eskura daitezke Lesakako udalaren webgunean.
Nafarroako banda sinfonikoak Nafarroa osoko musikaiak biltzen ditu urtero egiten dituen bi topaketetan eta horietako bat izanen da Lesakakoa.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.