Salvador Yanci zenaren omenez bizikleta ibilaldi bat eginen dute maiatzaren 15ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 21a, 18:00

Bi urteko geldialdiaren ondotik, berriz ere Lesakako plazatik abiatuko dira txirrindulariak, Salvador Yanci zenaren omenez.

Bi urteren ondotik eginen den zazpigarren ediziorako izen-ematea zabalik dago

Bi urteko derrigortutako geldialdiaren ondotik, Salvador Yanci zenaren omenez zazpigarren aldiz bizikleta ibilaldia antolatu du Lesakako Beti Gazte elkarteak maiatzaren 15erako. Izena emateko aukera ireki da dagoeneko kirolprobak.com webgunean. Txirrindulariak maiatzaren 15ean, igandean 08:30ean abiatuko dira Lesakako Plaza Zaharretik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun