Lesakan ere uholde arriskuagatik larrialdietako 1. maila aktibatu dute

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 21a, 07:35
Beheko Plaza ingurutik ibilgailuak kentzeko eta etxebizitzetako ateak babesteko deia egin dute.

Lesakako Biurrana eta bertze erreketako  urak izan duen gorakada ikusita, uholdeei aurre egiteko larrialdietako lehen maila aktibatu dute Lesakan ere. Uholde arriskua dago erreka bazterretan, Biurrana errekan eta Onin errekan, Beheko Plaza inguruan. Inguru horietatik ibilgailuak kentzeko eta etxebizitzetako ateak babesteko prestatzeko abisua eman dute eta kasu egin argibideei hurrengo orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun