Udan igerilekua eta ostatua kudeatzeko deialdia egin du Igantziko udalak

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 21a, 10:00

Ekainaren 11tik irailaren 11ra ireki beharko dute Igantziko igerilekua eta ostatua.

Igantziko Udalak 2022ko udako denboraldian, ekainaren 11tik irailaren 11ra, 11:00etatik 21:00etara igerilekua bera eta igerilekuko ostatua kudeatzeko lehiaketa egin du. Erran bezala, kontratuan sartuko da ostatuaren kudeaketa, igerilekuetako aldagela eta komunen garbiketa eta sarreren ardura ere.

Denboraldi osorako (ekainaren 11tik irailaren 11ra bitarte) hasierako prezioa 1.500 euro arte ordaintzeko prest dago Igantziko udala eta, horretaz gain, igerilekuko eguneko sarreren % 25a eta ostatutik aterako den etekina (argia eta ura dohainik izanen dituela kontuan hartuta) kudeaketaz arduratuko direnentzat izanen dira. Proposamenak aurkezteko hondarreko eguna maiatzaren 9a izanen da. Baldintza plegua eta informazio gehiago www.igantzi.eus webgunean edo 948 63 77 81 telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun