‘Literatura geraldiak’ programako irakurraldi musikatua izanen dute apirilaren 23an Lesakan

Aritz Galarraga idazlea eta ibonrg musikaria, emanaldi batean.

Aritz Galarraga idazlearen Gogoan dut liburua oinarri hartuta ariko da, Ibonrg musikariaren laguntzaz larunbatean 19:00etan Harriondoan

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak sustatutako Literatura-geraldiak 2022 egitasmoaren baitan, Aritz Galarraga idazleak bere Gogoan dut liburua oinarri duela, ibonrg musikariaren laguntzaz, errezitaldi musikatua eskainiko du apirilaren 23an, larunbatean 19:00etan Harriondoa kultur etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun